XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erlazantza, guztion mesederako

Erreportaia

Erleak zaintzeko zientzia

Maria Agirre

Erlategi bat duenak, badaki zer duen.

Eztia, polena eta argizaria bezelako erle produktu batzuk lortzeaz gain, erleak edukitzeak badu beste abantailarik.

Erleek %85a polinizatzen dute, hau da, loreak ernaltzen dituzte.

Beraz, erlategi baten inguruko fruta arbolek, askoz ere fruitu gehiago ematen dute.

Joxe Sagastak hirurogei erle ditu baserrian.

Arrasaten hogeitahiru erle daude.

Honek ez du esan nahi, hogeitahiru insektutxo baino ez daudenik.

Erle esaten dugunean, erlauntzan bizi den talde osoari buruz hitzegiten ari gara.

Hala ere, bada, herritik kanpo erlerik duen arrasatearrik.

Horietako bat dugu, Joxe Sagasta.

Joxek, Eskoriatzako Bolibar auzoan duen baserrian, hirurogei erle ditu.

Konkretuki zenbat erle dituen ezagutu nahi duenak, jakin beza erlategi bakoitzean, 70.000 erle inguru dituela.

HIRUROGEI ERLE, HIRUROGEI ERREGINA

Joxek esan digunez erlauntza bakoitzean beti dago erregin bat.

Erleak ondo ezagutzen dituztenak, kapaz dira 100.000 erleren artean erregina zein den antzemateko mugitzeko duten eragatik jakiten dugu erregina zein den.

Erleek, berriz, erregina bakoitzak botatzen duen usaiari esker dakite, zein kutxetan dagoen beren etxea.

Erleen mundua harrigarria da, baina erlauntza batetan gertatzen dena ez da gutxiago.

Bertan, bere zeregina zehaztua dauka erle bakoitzak.

Erlamandoa, hau da, erle arra, umeak berotu eta nektarra almazenatzeaz arduratzen da, bestalde erregina berria egonez gero, berau ernaltzeaz ere arduratuko litzateke.

Hala ere, erregina behin bakarrik ernaltzen da bizi guztian zehar, eta gero arraultzak egiten pasatzen du bizi guztia.